XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.2 Status soziala.

Beste alderdi bat, salbuezpenezko probintzien status juridikoa ukitzen zuena, jenderik gehiena nobletzak kontsideratua izatean zegoen; kaparetasun kontzeptua hain funtsezko gauza bilakatzen zen euskaldunentzat, non askatasun pertsonalarekin identifikatzen eta nahastekatzen zen..., euskaldun ororen kaparetasuna defendatzen zen, praktikan gero, hiritargo osoa zutenen hesparrura mugatzen bazen ere.

Hona zer ateratzen den gertaera adigarri honetatik: XVIII. mende azkenetan beharreko izan zela Gipuzkoa eta Bizkaiko biztanle guztien kaparetasun pribilegioa baieztatzea, zeren-eta 1.787 ko zentsuan %48 heltzen bait zen bizkaitarren kaparedunen kopurua eta % 43 baino ez zen gipuzkoarren artean.

Araban, oraino zutik ziraun jaurgo sistema, hots, kaparedun eta petxarien arteko banaketa, azken hauen multzoa askoz handiagoa zelarik....

Puntu hau urratzen hasten bagara, ez juridiko mailan ez-eta mitikoan, soziologiko ikuspegitik baizik, zera ageri zaigu, elementu estamentalak ez-baina, klasistak ematen digula zehazkien ezagutzera benetako egoera.

Eta hontan datza arrazoia: nobleziaren faktoreak ez, ondasunen diferentziak batipat, moldatzen bait zuen, XVIII. mendean, euskaldunen bizimaila, eta are, horren baitan zegoen administral edo politiko karguetara heltzea ere.

Beraz, gauzak horrela, zinez menperatzen zuen politiko-sozial sistema zentsuala zen, eta ez berdintasuna.

liburutik.